Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak mozio bat aurkeztu du Irunen doako maskarak banatzeko

mascarillas

Estatuko koalizio-gobernuak maskarak erabiltzeko derrigorrezkotasuna ezarri du pertsonen artean bi metroko distantzia bermatzea ezinezkoa den eremu publiko guztietan. Izan ere, osasun-arloko agintariek eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) adierazi dutenari jarraiki, txerto eraginkor bat ez dugun bitartean, birusa sakabanatzea eragozteko modurik onena da maskarak modu orokorrean erabiltzea eta eskuak oso maiz garbitzea. Tamalez, maskarak ez dira doakoak eta horietaz hornitzeak gastu handia ekarriko du familia askorentzat.

Orain arte argitaratu diren adierazpenen arabera, neurriak ez du barnean hartzen biztanleriari oro har maskarak doan hornitzea, eta beste instituzio batzuen eskuetan geratzen da gabezia hori osatzeko aukera.

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzaren aldetik uste dugu Irungo Udalak lanean hasi eta Irungo biztanle guztiak maskarez hornitzeko modua pentsatu behar duela, hain zuzen ere neurri horren ondorio ekonomikoak arintzeko. Horregatik, mozio bat erregistratu dugu maiatzaren 29ko Osoko Bilkurarako, honako jardun-ildo hauekin:

Udal mailan:

1.- Maskarak eta alkohol-hidrogela hornitzen dituzten makina automatikoak ezartzea hiriko puntu estrategikoetan, Irun Txartelarekin funtzionatuko dutenak eta astean edo hilabetean biztanle bakoitzari maskara eta hidrogel kantitate zehatz bat emango diotenak.

Eusko Jaurlaritzari zuzenduta:

2.- Maskara kirurgikoak diruz laguntzea e-errezetaren bitartez, biztanle guztientzat irisgarria den farmazia-sarean jaso ahal izateko.

3.- FFP2 motako maskarak hornitzea, horrelako maskarak erabiltzeko beharra justifikatzen duten aurretiazko arazoak dituztela ziurtatzen duten pertsonentzat.