Elkarrekin Podemos-IUk familia-kontzialiazio neurriak eskatzen ditu udararako

Elkarrekin Podemos-IUk familia-kontzialiazio neurriak eskatzen ditu udararako

Covid-19aren pandemiak agerian utzi du antolakuntza ekonomiko, politiko eta sozialaren eraginkortasunik eza, bereziki bizitzaren zaintzarekin lotutako arlo guztietan. Ezinezkoa da deseskalatzearen aurrera egin eta ekonomia berpiztea, ez baditugu aintzat hartzen lan egiten duten pertsonak eta haien familiak.

 

Izan ere, lan- eta familia-bizitzaren kontziliazioa sekulako garrantzia hartzen duen gizarte-gaia bihurtzen da, are gehiago gurasoek etxetik kanpo lan egin behar dutenean eta beren txikitxoak non uzterik ez dutenean. Egoera horren ondorioz, baliabide gutxi dituzten familiek ezin dute euren seme-alaben zaintzari aurre egin.

 

Gure biztanleen familia-kontziliazioaren aldekoak gara gogoz, eta, horregatik, gizarte-ongizate, gazteria eta berdintasuneko zerbitzuak berregituratu behar direla uste dugu. Besteak beste, gauzatu behar diren neurrien artean, 2020ko aurrekontuan onartuta dauden eta gauzatu ezin diren partidak lehenbailehen egokitzea proposatzen dugu, hiritarrei zerbitzu emateko.

 

Horrenbestez, Elkarrekin Podemos-IUren aldetik, udalekuetako erabiltzaile-kopurua handitzeko aurrekontuetan hitzartu genuen 25.000 euroko partida, egikaritzea ezinezkoa denez gero, berregituratzea proposatzen dugu, haurrentzako eguneko koloniak antolatzeko. Horrek aukera emango die haurrei berriro konektatzeko eta estresa arintzeko, eta, gainera, oxigeno pixka bat emango die familiei. Era berean, udal-gobernuari eskatzen diogu zentzu berean beste neurri batzuk pentsatu ditzan, betiere segurtasuna lehenetsiz, talde txikiekin eta begirale nahikorekin.