Miren Echeveste
22:23
04/04/19

Giza eskubideen defentsa Irungo kaleetan

Ahal Dugu Irunen Idazkari Nagusia

Giza eskubideen defentsa Irungo kaleetan

Zorionez, gizarteak bideak aurkitu ditu bere ahotsa berreskuratzeko, eta gehiengo xumearen eskubideak defendatzeko aldarrikapenez bete dira gure kaleak, pentsio duinak izateko eskubidea, bizilekuz aldatzeko (migratzeko) eskubidea, gizarte-zerbitzuak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, ekologia, animalien eskubideak eta beste mila eskubide unibertsal babesteko. Eta gure hiria, gure Irun maitea, ez da isildu. Irundarrok kaleak eta plazak bete ditugu gure eskubideak aldarrikatzeko eta boteretsuek ezarri nahi dizkiguten murrizketak eta sistema gogaikarriak salatzeko.

Politika guztien muinean jarri behar da bizitza, eta horren alde borrokatuko dugu etengabe. Eta ziur gaude gizarteak indar gehiago hartuko duela, gero eta gehiago baitira aldarrikapen publikoetan parte hartzen duten biztanleak, eta gero eta aldarrikapen gehiago hartzen ari baitira indarra gure planetan bizi garen izaki guztion biziraupena ziurtatzeko.